Tarteko mailako ikasleok ipuin herrikoi hau grabatu dugu. Mundu osoan ezagutzen den ipuin herrikoia da.
Leku batzuetan Aizkolari zintzoa da bere izenburua, hemen, Euskal Herrian Urrezko aizkora du izenburutzat.
Izugarri gozatu dugu ariketa hau egiten genuen bitartean, eta , batez ere, gure ahoskera, entonazioa, tonua eta irakurtzeko abiadura landu ditugu.
Ipuin honetan pertsonaia hauek daude: kontalaria, gizon zintzoa, gizon gezurtia eta ibaiko izpiritua.
Ea guk adina gozatzen duzuen! Sarri arte. (Tarteko mailako B taldeko ikasleak)»
LEHEN TALDEA — MJose, pablo, Aitor eta Beatriz
BIGARREN TALDEA — Javier, Estitxu, Sonia eta Santi