Bihotzeko minik ba al duzu? Maite minik, bai? Lasai, lasai …Gure aholkularitzan aditu bat dugu, aunitz dakiena maite minez: Elena Francis.Kontatu-kontatu zure kezkak eta arazoak, lasai … Aurkituko dugu irtenbide bat, bai horixe!Zure bihotzeko azukre koxkorra berriz urtuko da zure kafesne goxoan, lasai. Fida zaitez gurekin eta gure urte luzeetako eskarmentuaz …Zatoz … Idatziguzu … Kontaguzu zein den zure arazoa … Elena Francisen eskuetan zaude, noren eskuetan hobeki?

  • Txaro eta Maria
  • Joxean – Leire
  • Jabier, Andrea eta Laura
  • Monica – David – Ondartxo